Profesional mailan 30 urteko ibilbide oparoa izan ostean, Gorka Yarrituk orain dela hamabost urte baino gehiago surf eskola sortu zuen. Halaber, Quiksilver-en team managerra eta, gaur egun potentziala gehien daukaten gazteen ibilbidea kudeatzea bere erantzunkizuna da.
Pertsona guztiei zuzenduta dago eta klasea eman ez ezik, surfa hiru ardatzetan oinarrituta dagoela irakasteko premia ere badugu; hau da, kirola, natura eta gozamena.
EHSF-k ( Euskal Herriko surf federazioa) ematen duen kalitatezko ziurtagiria daukagu. Hori lortzeko, besteak beste, tituladun monitoreak, lan metodologia, instalazio onak edukitzea ezinbestekoa da.